Lopezek PSE-EEk Ibarretxeren planari egindako osoko zuzenketa defendatu du. Beraiek Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamenaren "guztiz kontra" daudela esan du ozen, eta Europako Konstituzio Ituna eta Ibarretxeren plana ez dira bateragarriak beraien ustez.
Jaurlaritzaren proposamenaren kontra daude, beraien iritziz "independentista, etnizista, antidemokratikoa, legearen kontrakoa eta adostasunik gabea" delako. Horregaitik, osoko zuzenketa besterik ez duela merezi esan du. Beraiek herri kontsultaren alde daudela azaldu du, baina adostasuna lortu eta gero.
Hirukoak "boterean mantentzeko helburua" du proposamena honekin, PSE-EEren iritzian.
Espainiako Gobernuan PSOE dagoenetik, "erreforma eta aurrerapauso garrantzitsuak" egiteko modua badela esan dio Lopezek Ibarretxeri.