Aurrekontuak

PSE-EEk dio presoen senideentzako diru laguntzak bertan behera uzteko zuzenketari eutsiko diola bihar

2005eko abenduaren 28a
18:25
Entzun 00:00:0000:00:00
Rodolfo Ares Eusko Legebiltzarreko PSE-EEren bozeramaileak gaur azpimarratu du, bihar EAEko aurrekontuak bozkatzeko egingo den osoko bilkuran, presoen senideentzako diru laguntzak bertan behera uzteko zuzenketari eutsiko diola.

Aresek azaldu duenez, PSE-EEk aurrekontu proeiktua babestuko du Eusko Jaurlaritzarekin hitzartutako aurrekontuetarako akordioari eutsiz. Era berean, azpimarratu du “Euskadik partekatutako proiektuak behar ditu, besteak beste, hazkunde ekonomikoa eta azpiegitura proiektu estrategikoak bultzatzeko”. Hala ere, berretsi egin du presoen senideentzako diru laguntzak bertan behera uzteko zuzenketa mantenduko duela “gai honen inguruan akordiorik lortu ez zutelako”.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.