2006ko Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuak onartu dituzte gaur Gipuzkoako Batzar Nagusiek. Diputazioko gobernu taldeko bi alderdiek, EAJk eta EAk soilik bozkatu dute egitasmoaren alde; PSE-EE abstenitu egin da, eta PPk, EBk eta Aralarrek aurkako botoa eman dute. Finean, sozialisten absentzioari esker atera dituzte aurrera. Iaz eta orain bi urte, EBren eta Aralarren abstentzioari esker onartu ziren, eta PSE-EEk aurka bozkatu zuen.
Azken batean, indar harremanen aldaketa gertatu da Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Azken bi urteetan PSE-EEk EAJk eta EAk aurkeztutako aurrekontu proiektuaren kontra bozkatu zuen PPrekin bat eginez, eta EBren eta Aralarren absentzioek ahalbidetu zuten aurrekontuak onartzea.
Aurten, berriz, PSE-EE abstenitu egin da, eta EBk eta Aralarrek bozkatu dute aurka. PSEko iturriek agertu dute beren zenbait zuzenketen onarpenak bultzatu dituela abstenitzera.
Gipuzkoako Diputazioaren 2006ko aurrekontuak 748 milioi eurokoak dira. Foru Gobernuak 740 milioi euroko proiektua aurkeztu zuen, eta beste 8 milioi euroak zuzenketen eztabaida prozesuan erantsi zaizkio.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN AURREKONTUAK
PSEren abstentzioari esker onartu dituzte Diputazioaren aurrekontuak Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu