Pueyok zuzenduko du bihar Bilboko taldea, Bidorretak utzi ondoren

2010eko urtarrilaren 11
13:30
Entzun
Bizkaia Bilbao Basketeko entrenatzailea ez da dagoeneko Txus Bidorreta, emaitza txarrak direla-eta honek kargua uztea erabaki baitu, atzo jakin zenez. Bihar izango du hurrengo partida Bilboko taldeak, eta orain arteko bigarren entrenatzaileak zuzenduko du behin-behinean: Rafael Pueyok. Klubak teknikari bat fitxatuko du hurrengo egunetan.

Hain zuzen, Eurocupeko lehen faseko azken partida izango dute bihar, San Petersburgon, Spartak-en aurka.

Azkeneko bederatzi urteetan izan da Bilboko taldeko lehen entrenatzailea Bidorreta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.