Quiroga: "Erabakiak txikiak izango dira, baina garrantzitsuak"

2009ko maiatzaren 4a
18:03
Entzun
Ezusterik ezean, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia izendatuko dute bihar Eusko Jaurlaritzako lehendakari, PSE-EEren beraren (25 parlamentari), PPren (13) eta UPDren (1) botoei esker, eta Arantza Quiroga (PP) Eusko Legebiltzarreko presidenteak uste du aldaketa garrantzitsua izango dela -beti EAJko kidea izan da Jaurlaritzako buru-: "Erabakiak txikiak izango dira, baina garrantzitsuak. Askatasun espazioak zabaldu egingo dira".

Quirogak adierazi du "ilusio, askatasun eta aurrerapen aroa" irekitzea espero duela. "Euskal herritar denen lehendakaria izateko babestuko du PPk Lopez". Haren ustez, PSE-PP akordioa luzerako izatea komeni da, "krisi ekonomikoak egonkortasun instituzionala eskatzen duelako".

EAJk ere aurkeztuko du bere hautagaia biharko inbestidura saioan: Juan Jose Ibarretxe -1999tik bera izan da lehendakaria-. 30 legebiltzarkide ditu EAJk. Aralarrek 4, EAk 1 eta EBk 1. Ezker abertzalea baliogabe utzi zuen Espainiako Justiziak.

9:30ean hasiko da saioa, Gasteizen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.