Erreakzioak

Rabanera: "Arabari ezin zaio eskatu Estatuaren indargabetzea onar dezala"

2003ko urriaren 25a
16:48
Entzun
Arabako Foru Aldundian berrehun gonbidatu inguru bildu dira gaur Estatutuaren 24, urteurrena ospatzeko. Ramon Rabanera Ahaldun Nagusiak esan du Arabak ezezkoa garbi eman diola proposamen honi eta horretan ez dela aldaketarik izango gero ere. "Orain arte izan diren tokian izango direla" esan du Rabanerak, eta ez direla beraiek izango proposamen batekin Euskadiren proiektua alde batera utziko dutenak. Rabaneraren arabera, Arabak esfortzu ekonomiko eta politiko handia egin du Euskadirako eta ezin zaiola gehiago eskatu.

"Ezin zaio Arabari eskatu gure autonomiaren zentzu forala indarrik gabe uzten duen proposamenarekin bat egiteko, ezta Arabaren izateko moduarekin zerikusirik ez duen gehiengo politiko baten menpe egon dadila, gure interes politikoarekin zerikusirik ez duena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.