Mariano Raxoi PPren presidenteak Espainiako Gobernuari dei egin dio "Batasunari udal hauteskundeetan parte hartzen ez uzteko". Hala egingo balu, "politika antiterroristan babesa" emango lioke Gobernuari. Bestela, erantzukizunak eskatuko lituzkeela esan du Raxoik.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuaren presidenteak esan du ekainean bilduko dela PPren buruarekin, eta honek erantzun dio ez duela ulertzen zergatik egon behar duten ekaina arte batzartu gabe. "Batasuna hauteskundeetan egotearekin zerikusirik al du horrek?", galdetu du Raxoik, Marbellan egindako ekitaldi batean. "Bihar bertan berreskuratu behar dugu kontsentsua".
Raxoik Gobernua babestuko du, "Batasunari hauteskundeetan parte hartzen ez badio uzten"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu