Real Unionek 2-3 irabazi du, eta puntu batera dauka salbazioa

2010eko maiatzaren 15a
21:49
Entzun
Huescaren zelaian 2-3 irabazi du gaur arratsaldean Real Unionek, eta Espainiako Bigarren A Mailan jarraitzeko pausoa eman du, orain salbazioa puntu batera baitu. Gorka Britek eta IƱaki Goikoetxeak -bi- sartu dituzte Real Unionen golak. Hurrena Numantzia hartuko dute Irunen.

Realarentzat emaitza onak izan dira: Levantek etxean berdindu egin du (bana Albaceterekin), Cartagenak 1-0 galdu du Salamancan. Realak 65 puntu ditu, Levantek 62, Cartagenak 61. Hercules laugarrenak (59) astelehenean jokatuko du, Gironan. Bosgarren Betis dago, 58 punturekin (0-1 hartu du mendean gaur Nastic), eta bihar zortzi Reala eta biak neurtuko dira, Sevillan (21:00).

Bost jardunaldi falta dira Liga amaitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.