Rubalcabak dio "Aralarren igoerak eta Batasunaren beherakadak panorama ona" dakarrela

2009ko martxoaren 4a
14:24
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroaren ustez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan "Aralarrek izandako igoera eta Batasunaren edo haren hauteskunde markaren beherakadak oso panorama ona marrazten dute Euskal Herriaren etorkizunera begira".

Batasunak edo "haren ingurukoak" hauteskundez hauteskunde emaitza okerragoak lortzen ari direla esan du Rubalcabak.

Aralarren igoerak, Barne ministroaren iritziz, "ideiak ez direla jazartzen frogatzen du, baizik eta indarkeria babesten dutenak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.