Rubalcabaren iduriko, su-etenik ez duela emango adierazi dio ETAk ezker abertzaleari

2010eko urtarrilaren 18a
14:15
Entzun 00:00:0000:00:00
ETAren azken agiria erakunde armatuak ezker abertzaleari igorritako mezua dela iruditzen zaio Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroari. Zehazki, agiri horren bidez ez duela su-etenik emango eta indarkeriarekin aurrera jarraituko duela adierazi nahi izan dio ETAk legez kanporatutako ezker abertzaleari. Arreago, erakunde armatuak "zu zurera, politikara, eta, ni nirera, indarkeriara" esan diola "Batasunaren munduari" erantsi du Rubalcabak Ser irrati katean egindako elkarrizketan.

Horrenbestez, egoera ez dela aldatu eta ezker abertzaleak 2011ko udal hauteskundeetan egoteko bi aukera dituela azpimarratu du: "ETAk utz dezala, edo eurek ETA utz dezatela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.