Polizia operazioa

Ruben Nieto ari da deklaratzen

2004ko azaroaren 19a
13:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Astearte goizaldean Bilbon atxilotutako Ruben Nieto eguerdiko 12:15etan eraman dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko kalabozotik epaitegiko aretoetara deklaratzera. Konfiantzako abokatuarekin deklaratuko du. Horrez gain, Portugaleten atzemandako Jon Duque, Iruñean atxilotutako Gorka Jaunarena eta Sergio Iribarren zein Berriozarren atxilohartutako Izaskun Villanueva Auzitegiko kalabozoetan dira gaur deklaratzeko zain. Nietok bezala, konfiantzako abokatuekin deklaratuko dute guztiek.

Hasiera batean Margari Eizagirre 'Berria'-ko langile zestoarrak eta Ibon Urrestarazu eta Alaitz Iturrioz ordiziarrek ere gaur deklaratuko zutela zabaldu zuten atzo Auzitegiko iturriek, baina haien berririk ez dute jaso oraindik abokatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.