Rumsfeld: "Ez gara herrialde okupatzailea, askatzailea baizik. Irakiarrei dagokie erresistentziarekin amaitzea; euren herrialdea da, euren arazoa"

2005eko otsailaren 11
11:25
Entzun 00:00:00 00:00:00
AEB Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa idazkari Donald Rumsfeld Irakera heldu da gaur goizaldean, iragarrita ez zegoen bidai batean. Heldu bezain azkar, Rumsfeld AEBtako soldaduei zuzendu zaie. "Zuek argi eta garbi erakutsi duzue ez garela herrialde okupatzailea, askatzailea baizik". Rumsfelden arabera, Irakiarrei dagokie erresistentziarekin amaitzea. "Euren herrialdea da Irak. Beraz, euren arazoa da erresistentziarekin amaitzea. Gure lana horretan laguntzea da, besterik ez".

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA