SAko kideek parlamentario izaera ez balute izan, "kalean" utziko zituzkeen Atutxak

2008ko urtarrilaren 30a
13:16
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Gorenak 2003an Eusko Legebiltzarreko Sozialista Abertzaleak (SA) taldeko kideei parlamentario izaera kendu izan balie, legebiltzarkideok "hamahiru segundotan kalean" utziko zituzkeela esan du gaur Juan Maria Atutxa Legebiltzarreko orduko presidenteak TVE1en egin dioten elkarrizketan. Orain ere Mahaia EHAKren Ezker Abertzalea taldea desegiteko tenorean egon daiteke, Auzitegi Gorenak EHAK legez kanpo uzten badu, eta Atutxak Gorenari iradoki dio EHAKren kideei parlamentario izaera kendu beharko liekeela, 2003ko auzia berriro ez gertatzeko.

2003an Legebiltzarreko Mahaiaren eskumena izan zen Sozialista Abertzaleak desegitea eta, ez zuenez desegin, Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao mahaiko kideek lehengo astean zigorra jaso zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.