PPrek EAEko lehendakari Maria San Gilek jakinarazi duenez, beraiek "alferrikoa" deritzote Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxerekin biltzeari. Beraz, Ibarretxek egin asmo duen alderdien errondan PPkoak ez direla egongo berretsi du. ETB1eko 'El Punto' saioan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, Ibarretxek "inorrekin kontsulta egin gabe burutu du tramitazio osoa; alde bakarrean eta zurrun jokatu du".
San Gilek Ibarretxeri erreferentzia eginez esan duenez "elkarrizketaren txapeldunak ez du ez elkarrizketatzen eta ez entzuten". Gainera, "ETAren botuarekin markatuta" dago Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamena San Gilen ustetan, eta beraz, beraiek ez dute parte hartuko "ezertarako balioko ez duen" erronda batean.
PPren EAEko lehendakariaren iritzian, Ibarretxek ez du Jaurlaritzaren Proposamena eztabaidatu nahi, hori gizarteari egiten ari zaion "iruzurra" dela dio.
Estatutu Politiko Berrirako Proposamena
San Gilek dio ez direla Ibarretxerekin bilduko, "alferrik izango delako"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu