SAren erabakiak poztu egin duela adierazi du Egibarrek

2004ko abenduaren 30a
18:12
Entzun
Joseba Egibarrek Arnaldo Otegiren iragarpenaren aurrean poza azaldu du beste ezer esan baino lehen. Izan ere, esan duenez, "herri honek 200 urtetan lehen aldiz erabaki gaitasunaren eskutik ariketa" gingo du, naiz eta "lurralde osoa" ez den ordezkaturik izango.

"Euskaldunok orubearen jabeak euskaldunak gara, eta gure etorkizuna eraikitzeko eskubidea dugu", esanez amaitu du.

Aurretik, baina, Otegiri kontra egin dio, eta Gernikako estatutua ez zela "haustura" izan esan dio, aitzitik, "erreforma" bat izan zela nabarmendu du. Garai hartan, "herria eraikitzeko heldulekuak" behar ziren Egibarren iritziz, "herria eraikitzeko gogo handiak" zeudelako, eta Gernikako Estatutuak "bere galerekin" hori ahalbideratu zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.