Iraken okupazioa

Sarim gasa zuen lehergailua topatu dutela dio AEBetako Armadak

2004ko maiatzaren 17a
17:23
Entzun 00:00:0000:00:00
Nerbio sistema hondatzen duen sarim gas kantitate txiki bat zuen lehergailua zartatu dela Iraken agertu dute AEBetako buruzagi militarrek.Mark Kimmitt jeneralak azaldu duenez, duela egun batzuk topatu zuten artileriako tresna baten barruan zegoen sarim gasa. Leherketak gas kantitate txiki bat zabaldu duela zehaztu du Kimmittek, eta bi pertsonek medikuen laguntza behar izan dutela gasa arnatu dutelako.

AEBetako iturriek zabaldutakoa baieztatuko balitz, Iraken kontrako gerra hasi zenez geroztik herrialde hartan sarim gasa zutela adierazten duen lehen zantzua litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.