Sarkozy: "Nagusia izan naiz, eta galtzean erantzukizuna hartzen jakin behar dut"

2012ko maiatzaren 7a
14:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Nicolas Sarkozy hauteslekuak itxi eta berehala agertu da hedabideen aurrera Hollanderen garaipena onartzera, UMP alderdiak Parisen duen egoitzan. "Aro berri bat zabaltzen da gaur. Orain dela hamar urtetik, badira jada hamar, gobernu ardurak izan ditut; orain nire konpromisoa herrialdearekin bestelakoa izango da".

Egindako guztia frantziarrak babesteko asmoz egin duela esan du, "krisitik hobeto atera daitezen". Baina presidente izaten jarraitzeko babesa ez duela jaso aitortu du, eta erantzukizuna hartzea dagokiola: "Presidentea naiz, nagusia izan naiz, eta galtzen denean erantzukizuna hartzen jakin behar dut".

Eskertuta agertu da Sarkozy gaur jaso duen babesarekin. "Ezin izango dizuet sekula itzuli eman didazuen guztia", adierazi du. Inguruan nigarrez izan ditu bere jarraitzaileak. "Frantziarekiko are eta maitasun handiagorekin joango naiz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.