Sastre: “Tourrak ez nau errespetatzen”

2009ko uztailaren 20a
12:39
Entzun
Carlos Sastre (Espainia, 1975) kritiko agertu da Frantziako Tourraren antolatzaileekin eta hedabideekin. Izan ere, haren ustez, Alberto Contador eta Lance Armstrong txirrindularien arteko “polemika” sortu dute, “eta beste guztiak baztertu dituzte”. Iaz itzulia Sastrek berak irabazi bazuen ere, Tourrak ez duela “errespetatzen” azpimarratu du.



Txirrindulariak karreraren inguruan sortu den “giro” hori dela-eta “albo batean utzi” dutela salatu du. “Nik Tourra irabaztea galarazi nahi balute bezala ari dira” .

Oso kritiko agertu da hedabideekin ere. Horiek esaten dutena Tourrarekin erabat lotuta dagoela esan du eta, proba aspergarria bada, komunikabideek karrera “mugatu” dutelako dela adierazi du.

Nahiz eta sei etapa falta diren Tourra amaitzeko, “oporretan” sentitzen dela esan du Sastrek. Dena den, oraindik ilusioari eusten dio. “Ez dut etsiko. Lehen ere oso gaizki tratatu ninduten, baina orain nahi dudana egiten dut bizikletaren gainean, barruan eta kanpoan”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.