Saudi Arabiako emakumeen boto eskubidea aztertuko dute, baina ezingo dute hautetsi izan

2011ko martxoaren 4a
11:42
Entzun 00:00:0000:00:00
Saudi Arabiako Gobernua apirilaren 23ko udal hauteskundeetan emakumeei botatzeko eskubidea ematea aztertzen ari da, gobernuko iturriek Khaleej Times egunkariari jakinarazi diotenez. Dena den, andrazkoek ezingo dute euren buruak hautetsi bezala aurkeztu.

Bozei begira hautesleen errolda eratzeko batzorde bat sortuko du gobernuak, eta bertan aztertuko da emakumeen parte hartzea nolakoa izango den. Udal batzorde horietako ordezkari gehienak emakumeen eskubidearen aurka agertu dira, baina ez dute botere legelari eta betearazle handirik.

Women Jurists erakunde feministak ohartarazi duenez, botoa emateko eskubidea ez da nahikoa, eta emakumeen “guztizko parte hartzea” lortu arte jarraituko dutela adierazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.