Sei gizonezko atzeman dituzte Nafarroan azkeneko egunetan

2008ko irailaren 3a
13:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako foruzainek azkeneko egunetan sei gizonezko atxilotu dituzte, ustez emakumeen kontrako indarkeria edo tratu txarrengatik, eta beste bat inputatu egin dute.

Igandean Tuteran, emazte ohiarekiko daukan urruntze agindua hausteagatik, 40 urteko gizonezkoa atzeman zuten.

Larunbatean Iruñean bi gizonezko atxilotu zituzten: 34 urtekoa bat, bikotekidea jotzeagatik ustez, eta 43 urtekoa bestea, emazteari heriotza mehatxua egin ziolakoan.

Ostegunean hiru atzeman zituzten, bikotekideak edo bikotekide izandakoak jotzea leporatuta: Iruñean -47 urtekoa-, Burlatan -48 urtekoa- eta Altsasun -32 urtekoa-.

Atzo, berriz, Iruñean 29 urteko gizonezko bat inpuntatu egin zuten, bikotekidea jotzeaz akusatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.