Euskal selekzioaren aldeko iritzi taldeak (ESAIT) gaur Athletic-Bartzelona Espainiako Kopako finalean ere selekzio ofizialaren aldeko aldarrikapena egiteko eskatu du. Partida "berezia" dela dio, Athletic Euskal Herriko taldea delako eta Bartzelona Herrialde Katalanetakoa, "bi nazioetako taldeak biak".
Finalean Espainiako erregea izango dela-eta, euskal selekzioaren aldeko iritzi taldeak Mestalla estadioan (Valentzia, Herrialde Katalanak) izango diren Athleticeko eta Bartzelonako jarraitzaileei eskatu die Espainiako ereserkiaren unean bizkarra emateko, "desadostasun politikoa agertzeko, Espainia Estatuak selekzio ofiziala izatea ukatzen baitu".
Selekzio ofiziala aldarrikatzeko dei egin du ESAITek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu