Selekzioaren aldeko jaia egingo dute asteburuan Tourrean

2009ko uztailaren 8a
18:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Aurtengorako ere antolatu du ESAITek selekzioaren aldeko aldarrikapen eguna Frantziako Tourrean: asteburuan izango da, Tourmaleten eta inguruan. Larunbatean arratsaldeko zazpietan Euskal festa izango da. Hurrengo egunean, berriz, goizeko bederatzietan hasita bizikleta martxa egingo dute Tourmalet azpitik, hamabi kilometrokoa -lau eta erdikoa ere izango da, La Mongietik-, eta goialdean festa egingo dute (musika, euskal produktuak...).

"Euskal selekzioaren aldeko aldarrikapena nazioartera eraman nahi dugu, eta Tourra erakusleiho paregabea da horretarako", esan du gaurko aurkezpenean ESAITek.

Besteak beste, Aitor Perez Arrieta eta Mikel Gaztañaga txirrindularien babesa izan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.