Tortura

Sexu jazarpenak agertzen diren irudi berriak dituzte AEBek

2004ko maiatzaren 11
12:41
Entzun 00:00:0000:00:00
AEBetako armadako general Antonio Tagubak agerraldia egingo du gaur senatu estatubatuarrean. Han, AEBetako soldaduek preso irakiarrei egindako torturen inguruan azalpenak eman beharko ditu.

Tagubak egin du torturen inguruko lehen txostena. Han esaten denez, badira beste irudi batzuk, eta haietako batean "preso irakiar batekin sexu arremanak izaten ari den polizia militar bat" agertzen da. Txostenean ez da zehaztapen gehiagorik ematen. Pentagonoko bozeramaile Lawrence di Ritak azaldu duenez, "sexu jarrera desegokia" agertzen da argazki horietan.

AEBetako presidente George W.Bushek astelehenan ikusi zituen irudiok, eta "atsekabea" hartu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.