Sharonek okerrera egin du

2006ko abuztuaren 14a
17:29
Entzun 00:00:0000:00:00
Urtarrilaren 5etik koman dagoen Ariel Sharon lehen ministro ohiak okerrera egin du, haren mediku taldeak jakinarazi duenez. Burmuinaren egoera okertzeaz gain, gernu aparatua makaldu zaiola, eta, gainera, birikak hanpatu zaizkiola agertu dute Tel Aviveko Ted Hashomer erietxeko medikuek.

Orandik lehen ministro zela burmuineko isuria izan eta koman sartu zen Sharon. Denbora batez egonkor egon eta gero, uztailaren erdi aldera okerrera egin zuen. Harrezkero arreta berezien unitatean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.