Sorrerako baloreak berreskuratzearen eta autokritika sakona egitearen alde azaldu da EAko Gipuzkoako presidentea

2009ko martxoaren 14a
19:53
Entzun 00:00:0000:00:00
Sorrerako baloreak berreskuratzearen eta autokritika sakona egitearen alde azaldu da gaur EAko Gipuzkoako presidente Iñaki Galdos. Donostian dozenaka militanteren aurrean Suspertu hausnarketa eta parte-hartze ekimena aurkeztu du, martxoaren 1eko bozetako emaitzetako "porrota" gainditze aldera.

Ekimen horrekin Gipuzkoako boto emaileez gain, gazteria, unibertsitate, ekonomia, kultura eta gizarte arloko eragileen ekarpenak jaso nahi ditu EAren buruzagitzak. "Azken hauteskundeetan nazionalismo historikoa jasaten ari den galerari aurre egitea da helburua", azaldu du Galdosek. "Ez dizuegu eskatzen gu maitatzeko, soilik gu izorratzeari uzteko", esan du, bere hitzaldian esku hartu nahi zuen militante baten kritikei erantzunez.

Galdosek gogorarazi du hauteskundeetatik bi egunera, martxoaren 3an, Gipuzkoako EAko zuzendaritzak publikoki esan zuela martxoaren 1eko emaitza txarrak -soilik eserleku bat lortu zuten- "EAJrekiko koalizioa ez berresteari eta [EA] alderdiak jarraitutako estrategiari" zor zitzaizkiola.

Horiek hala, galdutako balore, erreferente eta boto kopurua berreskuratzeko neurriak hartzeko prozesuan da Eusko Alkartasuna, eta horretarako "hausnarketa gordin eta sakona" behar da, Galdosen aburuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.