TXEMA AUZMENDIren deklarazioa

2009ko abenduaren 15a
21:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Txema Auzmendi 20:02an hasi da deklaratzen eta 20:45ean amaitu du. Orduan bukatu da gaurko saioa. Hasieratik akusazioaren galderei ez diela erantzungo adierazi du Auzmendik ere. Fiskalak ez dio galderarik egin hari ere.

Gainerako auzipetuen deklarazioekin bat egin du Auzmendik, haiek esandakoak berretsi egin ditu.

Torturak

Inkomunikatuta egon zenean tratu txar fisikorik ez zuela jaso esan du Auzmendik, ez zutela jo, baina tratu umiliagarria jaso zuela. Epaileari esan dio honek giza eskubideak gordetzen baditu, jakin beharko lukeela zer pasatzen den inkomunikazioan.

ETArekin loturarik ez

ETArekin inoiz ez zela bildu adierazi du Auzmendik, ez zuela etakideekin harremanik izan behin ere. Ondorioz, loturarik ez zutela izan ETArekin.

Egunkaria Sortzen

Egunkaria Sortzen talde independentea eta plurala zela esan du, eta horregatik sartu zela proiektuan. Bestela, ez zela sartuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.