Erreakzioak
Taberna: "Abertzaleek euren zerrenda propioa izateko aukera dute"
Felix Taberna Nafarroako Ezker Batuko buruaren iritziz, NEB-IUNren zerrenda "aurrerakoi eta ezkertzaleentzat" egina dagoen bezalaxe, abertzaleek ere euren zerrenda propioa izateko aukera dute. "Abertzaleak bat eginik aurkeztuko dira, eta boto-emaile abertzaleek beraz badute beraien aukera. Ezkerrekoek ere badute beraiena, gu geu, ezker alternatibo eta eraldatzailea", esan du Tabernak.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu