Taldearen babesle izateari utzi diola iragarri du Saunier-Duval etxeak

2008ko uztailaren 23a
16:43
Entzun
Saunier-Duval etxeko zuzendaritzak gaur jakinarazi du "berehala" utziko diola txirrindularitzan babesle izateari. Ziklista taldeko kide zela Frantziako Tourreko 4. etapan EPOrengatik dopinaren aurkako kontrolean positiboa eman zuen Riccardo Ricco italiarrak, Etapa berean positibo eman zuen beste ziklista baten kasuan -Moises Dueñas espainiarra- ere antzeko erabakia hartu zuen haren taldearen babesleak, Barloworld etxeak, hilaren 19an.

Oraingo erabakiaren aurretik, hala Ricco nola Leonardo Piepoli ziklistak taldetik egotzi zituen kirol taldeko zuzendaritzak. Riccok bi etapa irabazi ditu aurtengo Tourrean.

Saunier-Duval konpainiako presidente Thierry Leroyk "desengainua eta sumina" sentitu zituen Riccoren positiboaren berri izatean.

2005-2007 artean Saunier-Duvalen taldeko harreman publikoetarako arduradun izandako

Stephane Heulotek zera azaldu zuen igandean, Journal du Dimanche agerkarian: "Duela hiru egun Thierry Leroyk deitu zidan, (mendiko lehenbiziko hiru etapen ondotik) garaipen horietaz zer iritzi nuen galdetzeko; berak uste zuen irabazi egin zituztela gainerakoak dopina hartzeari utzi ziotelako. Nik erantzun nion ez zegoela oinarririk halakorik sinesteko".

Ricco eta Dueñasez gain, Manuel Beltran espainiarrak (Liquigas taldekoa) ere eman du positibo Tourraren aurtengo aldian, zehazki lehenbiziko etaparen bukaeran. Lasterketatik ez ezik, taldetik ere egotzi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.