Telefonica Espainiako enpresak diru irabazi handiak izaten jarraitzen du. Gaur jakinarazitako datuen arabera, urteko lehen hiruhilekoan 1.656 milioi euroko etekina izan du, iaz garai berean baino %2 handiagoa.
Telefonia enpresak 273 milioi linea kudeatzen ditu gaur egun, 2009ko martxoan baino %6,1 gehiago.