Tentsio handiko giroan bildu dira Maroko eta Fronte Polisarioa New Yorken

2010eko azaroaren 9a
12:19
Entzun 00:00:0000:00:00
Maroko eta Fronte Polisarioa bildu egin ziren atzo, aurreikusita zegoen bezala, nahiz eta egun horretan bertan Maroko Agdaim Izik kanpalekuan zeuden 20.000 sahararrak bota eta istilu larriak eragin zituen. Nazio Batuen Erakundeak bultzaturik hirugarren bilera egin zuten bi aldeek, testsio handiko giro batean murgildurik, Manhasset-en, New York kanpoaldean (AEB). Aljeria eta Mauritania ordezkariek ere parte hartu zuten bileran, lekuko moduan. NBEak bi aldeen arteko negoziazioak abiatu nahi ditu, bi urtez bertan behera egon ondoren. Horregatik, Marokoren atzoko operazioak denboran bilerarekin bat egitea kritikatu zuen, eta bi aldeei biolentzia gehiago izan ez dadin, bere horretan eusteko eskatu zien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.