Torturaren Aurkako Taldearen eskaerak

2008ko uztailaren 22a
13:27
Entzun
Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) atxiloketen inguruan hainbat informazio eta oharkizun kaleratu ditu. Besteak beste, atxiloketa inkomunikatuak izan direla eman du ezagutzera, eta halako kasuetan torturak pairatzeko arriskuaz ohartarazi du: "Denok dakigun bezala, inkomunikazio egoerek tortura arriskua dakarte berarekin, nazioarteko hainbat erakunde eta adituk urtero-urtero berresten duten bezala.

Hain zuzen ere, tortura arriskuen harira zuzendau zaio TAT Baltasar Garzon epaileari, honek tortura salaketen aurrean erantzukizuna duela gogorarazita: "TATek Garzon epaileari eskatzen dio, inkomunikazio egoeran atxilotuta dauden pertsonen eskubideak bermatzeko, 2007an iragarri zuen protokolo berezia atxilotu hauei ere aplikatzeko".

TATen iritziz, Guardia Zibilak "ezohiko hiru neurri bete beharko lituzke":

1. Senitartekoak informatuta eduki atxilotuaren egoeraz.

2. Konfiantzazko mediku baten bisita baimendu egunero.

3. Inkomunikazio aldi guztia bideo kameraz grabatu.

Protokolo hori lehenago ezarri izan dela gogorarazi du TATek. Honek dio dagoeneko hainbat mediku prest daudela atxilotuak behatu eta artatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.