Trenbidez aldatzeko abisurik jaso ez zuela esan du gidariak

2006ko abuztuaren 23a
17:35
Entzun 00:00:0000:00:00
Galiziatik Euskal Herrira etortzekoa zen Intercity 280 trenak atzo izandako istripuaren harira deklaratu du gaur gidariak Polizia Judizialeko Brigadaren aurrean. Trenbidez aldatu behar zuen bide seinalerik ez zegoela adierazi du gidariak.

Bidegurutzeetan trenek 30 eta 80 kilometro orduko abiadura eraman behar dute. Villadan (Espainia) istripua gertatu zenean, ordea, trena azkarrago zihoan, 100 kilometro orduko inguru. Gidariak, trenbide aldaketaren berri izan ez zuela esanez, ordurarteko abiadura mantendu zuela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.