Txema Matanzas euskal presoaren senideek errepide istripua izan dute
    Igandean Topasko espetxera (Espainia) iristear zeudela Txema Matanzas (Gasteiz) euskal presoaren bi senidek errepide istripua izan zuten, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gaur esan duenez. Erietxera eraman zituzten, gorputzean hainbat kolpe eta ubeldura zituztelako. Autoak kalte handiak izan zituen. Domeka arratsaldean Matanzasekin bisita izateko aukera izan zuten eta taxiz itzuli ziren etxera.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu