Txori Barroteko kideek epaiketan diote presoen eskubideak aldarrikatu nahi zituztela

2010eko irailaren 9a
16:41
Entzun 00:00:0000:00:00
Txori Barrote Bilboko konpartsako kideek Espainiako Auzitegi Nazionalean gaur esan dute 2008ko Aste Nagusian euren txosnan euskal presoen argazkiak eduki bazituzten, ez zela izan "biktimak umiliatzeko", baizik eta "presoen eskubideak aldarrikatzeko, urratu egiten dira-eta".

Gurutze Olagorta konpartsako presidentea, Aitziber Urrengoetxea idazkaria, Borja Irizar diruzaina eta Alexander Zuluaga txosnako arduraduna dira auzipetuak. Dignidad y Justicia elkarteak eraman zituen auzitara, presoen irudiak erakutsita "terrorismoa goratu" zutelakoan. Iaz deklaratu egin zuten Auzitegi Nazionalean, eta gaurtik epaiketan dira.

Dignidad y Justiciak bina urteko kartzela zigorra eskatzen du, baita kalteordainak ere. Fiskaltzak hemezortzina hilabeteko espetxea eskatzen du.

Aurten Bilboko Udalak Aste Nagusian txosna jartzeko baimenik ez dio eman Txori Barroteri, ezta Kaskagorri eta Komantxe konpartsei ere, iazko jaietan euskal presoen argazkiak jarri zituztelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.