Udalbiltzaren sorrerako bost irizpideak

2010eko uztailaren 17a
19:20
Entzun 00:00:00 00:00:00
Loren Arkotxa auzipetuak Udalbiltzaren sorrerako bost irizpide nagusiak zein izan ziren gogoratu du manifestazio bukaerako hitzaldian.

1. Euskal Herria berezko nazioa dela eta euskal herritarrak eskubide guztien jabe direla aldarrikatzea.

2. Euskal Herriaren egituraketa politikoa eta instituzionala bultzatzea. Lehen udal izaerako lehen instituzio nazionala da Udalbiltza, esparru erkide bat eratuz.

3. Euskal Herria nazio bezala eraikitzea, sustapen lana eginez gizarte eragileekiko elkarlanean hainbat arlotan; hala nola, hizkuntza, sozioekonomia, kultura, lurralde antolaketa edota giza eskubide zibil eta politikoen babesean.

4. Udalen arteko elkarlana bideratzea, herrialde guztietako udalen arteko lankidetza instituzionalaren bidez.

5. Europako eraikuntzan eta nazioartean, oro har, Euskal Herria nazio bezala eskubidedun subjektu bezala aldarrikatzea, nazioarteko zuzenbideak ezartzen dituen arauen arabera.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA