UGT Euskadik ez du bat egingo ekainaren 29ko greba deialdiarekin

2010eko ekainaren 16a
16:37
Entzun 00:00:0000:00:00
UGT Euskadik ez du bat egingo gehiengo sindikalak -ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru-eta CCOOk ekainaren 29rako deitu duten greba orokorrarekin, "presazko" mobilizazioetan parte hartzea "akatsa" dela uste duelako. Damaso Casado sindikatuaren idazkari nagusiarentzat garrantzitsuagoa da Espainian "indarrak batu" eta irailaren 29an ateratzea kalera. "Batzuek hiru greba deialdi egin dituzte hilabetean".

Euskadiko CCOOk, berriz, atzo bat egin zuen sindikatu abertzaleen deialdiaren datarekin, nahiz mobilizazioak bere aldetik egingo dituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.