UGT, CCOO eta CSIF Espainiako sindikatuek gaur iragarri dute Espainiako Gobernuak sektore publikoko langileei ezarri nahi dien soldata murrizketagatik auzitegira joko dutela, Konstituzioaren aurkakoa delakoan. Gobernuak bihar onartuko du neurria, lege dekretu bidez, eta sindikatuek diote arloko 2010-2012ko akordioa urratzen duela.
UGTk, CCOOk eta CSIFk sektore publikorako greba deialdia egina dute ekainaren 8rako, Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuburuak defizit publikoa jaisteko hartutako neurrien aurka egiteko. Funtzionarioek ekainetik aurrera gutxienez %5eko jaitsiera izango lukete soldatan. Horretaz gain, soldatok 2011n izoztu egingo lirateke.
UGTk eta CCOOk auzitegira joko dute funtzionarioen soldata murrizketagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu