Ukraina eta EB: elkartze akordioaren lehen urratsa

2014ko martxoaren 21a
11:58
Entzun

Elkartze akordio berriaren hainbat kapitulu sinatu dituzte gaur Europako Batasuneko kideek eta Ukrainako lehen ministro Arseni Jatseniukek. Ukrainaren eta EBren elkartze akordiorako lehen urratsa da honakoa. "Gaurkoa egun historikoa da nire herrialdearentzat eta Europako Batasun osoarentzat. Europako familiaren parte izan nahi dugu, eta honakoa sekulako lehen pausua da Ukrainaren azken helburua lortzeko: erabateko bat egitea", adierazi du Jatseniukek.

Atzerri ministroaren arabera, Ukrainako agintarien egitekoa "ukrainarrek borrokatutako guztiaren alde" lan egitea da, eta ziur dago elkartze akordioaren bidez "arrakasta" lortuko dutela. Itun horren alde "bizitza eman zutenak" izan ditu gogoan Jatseniukek.

Akordioaren gainerako puntuak "laister" sinatzea espero du ministroak. Haren ustez, EBk Ukrainaren egonkortasun makrofinantzieroa berrezartzen lagunduko du, baita aduana eskubideak denbora baterako alboratzen, merkataritza librerako akordioaren bidez, onurak azkartzeko. "Elkartasun seinalea da, eta honek Ukrainari lagunduko dio erreforma ekonomiko eta sozialen bidean. Ez da bide erraza, ez behintzat turbulentzia eta tentsioz betetako aldi honetan". 

Elkarrizketen lehen erronda, apirilean

Akordioaren inguruan hitz egiteko elkarrizketen lehen erronda apirilean egitea adostu dute Europako agintariek. Ekonomiari eta merkataritzari dagozkion atalak maiatzaren 25eko Europako hauteskundeak ospatu ostean eztabaidatuko dituzte. Dena den, Bruselak merkataritza abantaila zenbait berehala aktibatzearen alde agertu da, herrialde horrek EBrako esportazioetan muga zergak behin-behinean kenduz. Ukrainak urtean 500 milioi euro aurreztuko lituzke hala. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.