Unai Hernandez espetxean sartu dute

2008ko uztailaren 11
17:24
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek espetxera bidali du gaur Unai Hernandez Sistiaga (Santurtzi, Bizkaia) iheslaria. Hernandez atzo atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Baionan, eta ondoren Espainiaratu egin zuten. Hain zuzen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak gaur hartu du, Madrilen.

Ekineko kide izatea leporatzen diote. Auzitegi Nazionalak haren kontrako euroagindua abiatu zuen, eta 18/98 sumarioan hamabost urteko zigorra eskatu zuten.

Ez da Hernandez atxilotu duten lehen aldia. Otsailaren 14an ordu batzuk iragan behar izan zituen Baionan Frantziako Poliziaren etxean, baina aske utzi zuten.

Manifestazioa Santurtzin

Hernandezen atxiloketa salatzeko manifestazioa egin zuten atzo Santurtzin, haren herrian. "Gogor salatu nahi dugu Frantziako estatuak euskal independentismoa amaitzeko estrategia errepresiboan jokatzen duen papera. Bizi dugun gatazka politikoa eta bere ondorioei modu demokratikoan aurre egin beharrean bide errepresiboen aldeko hautua egiten du", esan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.