UPN eta PPren arteko itunaren puntu nagusiak

2008ko urriaren 13a
09:26
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehen artikulua. "Nafarroan PPren presentzia aitortua dago UPNren bidez", eta uko egiten dio Nafarroan egitura izateari.

Bigarrena. Nafarroari eragiten dioten erabaki gaietan, "PPk UPNren pertsonalitate juridiko osoa eta subiranotasuna errespetatuko du".

Hirugarrena. UPNk Espainiako eta Europako erakundeetan "PPren politika eta helburuak erabat babesteko konpromisoa hartzen du".

Laugarrena. Europako eta Espainiako erakundetan PPren jarduera politikoa definitzeko orduan, UPNk aukeratutako ordezkari batek, botorik gabe baina hitz egiteko eskubidearekin, PPren zuzendaritza batzordean parte hartuko du.

Seigarrena. Nafarroatik at, hala eskatzen duten UPNko militanteei PPkoen eskubide berak aitortuko zaizkie. PPren kongresu nazionaletara ordezkaritza bat bidaliko du UPNk. UPNko ordezkariek txostenak lantzerakoan eta eztabaidatzerakoan parte har dezakete, ahotsarekin, baina botorik gabe.

Zazpigarrena. Hauteskunde orokorretan, UPNk bere kanpaina egingo du, baina PPren irizpideak jarraituta, "hauteskunde programa defendituz, beti ere Nafarroari buruz UPNk ezar ditzakeen berezitasunak kaltetu gabe".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.