Urkullu: "PSE-EEk eta PPk EAJ Jaurlaritzatik kentzeko akordioa egiten badute, instituzio kolpea izango da"

2009ko martxoaren 4a
14:06
Entzun
EAJko presidente Iñigo Urkulluk gaur Bilbon esan du PSE-EEk eta PPk "EAJ Eusko Jaurlaritzatik kentzeko akordioa" egiten badute, "instituzio kolpea" izango dela, "bi alderdien arteko Estatu akordioaren ondorioz".

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Buru Batzarreetako presidenteak izan ditu aldamenean EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, eta esan du aste honetan eta hurrengoan bilerak egingo dituztela igandeko hauteskundeetan ordezkaritza —legalki— lortu duten alderdiekin, Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioei "egonkortasuna" emango dien "oinarri zabaleko akordioa" lortze aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.