Urruntze agindua urratzea leporatuta atxilotu dute gizon bat Irunen
Bikotekidearengan duen urruntze agindua haustea egotzita atxilotu zuten 46 urteko gizon bat joan den ostiralean, Irunen. San Sebastiango baratze inguruan talde bat kanpatzen ari zela Ertzaintza joan zitzaion indentifikatzea eskatuz. Orduan konturatu ziren han zeuden senar-emazteak ezin zutela elkarrekin egon, gizonak urruntze agindua jarria zuelako, datorren uztailaren 18ra arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu