Dominique de Villapin Barne ministroaren bisitaren harian bi mezu helarazi nahi dizkio Batasunak Frantziako Estatuari: batetik, "Euskal Herriko gatazka politiko-armatuan eragile zuzena" dela oroitarazi nahi dio, eta ildo horretatik, azaroaren 14an Donostian egin zuten proposamenaren inguruan zer jarrera hartuko duten argitzeko galdegin dio; zehatzago, Euskal Herriko gatazka gainditzeko zer egiteko prest dagoen itaundu dio.
Bestetik, Euskal Herria onar eta errespeta dezala exijitu dio. Izan ere, IPEren sorrera izenpetzera dator, besteak beste, Frantziako Barne ministroa. Batasunaen iduriko, ordea, egitura horiek "Euskal Herriaren ukapena eta mespretxua" adierazten duten "egiturak" baino ez dira, eta "behingoz" Euskal Herria onartzeko eta errespetatzeko exijitu dio Villepini.
Bisitaren kariaz aldarrikapen horiek plazaratzeko antolatu diren mobilizazioetan parte-hartzeko deia egin du Batasunak, zehazki, ostiral eguerdian Baionako Suprefeturaren aitzinean egingo den elkarretaratzera joatekoa. Halaber, larunbatean, hilaren 27an, Donibane Lohizuneko Dukontenia aretoan aurkeztuko du Batasunak bere proposamena. Lehendabizi, manifestazioa egingo dute 17:00etan, eta ondoren izango da ekitaldi politikoa.
Villepinen bisita
Villepinen "opariak" Euskal Herriaren ukapenaren adierazle dira Batasunaren iduriko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu