Larzabale, Nafarroa Beherea, 1974

Ximun Fuchs

2019ko abuztuaren 9a
21:19
Entzun 00:00:00 00:00:00

Manex anaiaren alboan agertu ohi da maiz, eta maiz nahasten dituzte. «Ez dugu berdin pentsatzen, baina bai elkar elikatu», dio. Le Petit Theatre konpainian hasi, eta, urte luzez bertan aritu ostean, Axut konpainian dabil egun, anaiarekin, «euskara betean» sortzeko. Errautsak, Hamlet eta Francoren bilobari gutuna egin ostean, lan berri bat aurkeztuko dute udatik bueltan, Dejabu eta Artedramarekin batera hori ere: Zaldi urdina, Euskal Herrian drogak utzitako markak azaleratu nahi dituen antzerki obra. Zinemagintzan ere badabil, sortzen eta tresnak eraikitzen; orain, Gastibeltza Filmak proiektuan. Izaera «menditarra» duela dio. Egun, Donibane Lohizune du bizileku.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA