EUSKARAZKO KAZETARITZAREN I.KONGRESUA
XXI. mendeko kazetaritza aztertuko dute gaur Euskaldunan
Atzo abiatu zen Euskarazko Kazetaritzaren I.Kongresua, Bilboko euskalduna jauregian. Gaur, XXI. Mendeko kazetaritza izango dute aztergai. 09:00etan hasita, ETBko zuzendari Bingen Zupiriak, EKT-ko Joanmari Larrartek, Topaguneko zuzendari Jasone Mendizabalek, Euskal Herria Irratiko Mikel Bujandak eta Argiako zuzendari Xabien Letonak ponentziak aurkeztuko dituzte goizean. Arratsaldean, berriz helduko diote lanari, eta bihar eta etzi ere Kongresuak jarraitu egingo du.
Euskarazko kazetaritzaren diagnosia egiteko, etorkizuneko erronkak zehazteko eta elkarlanerako sinergiak bilatzeko helburua du Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuak. Atzo abiatu zen, Bilboko Euskalduna jauregian, eta lan egitarau mardula du ostirala bitartean. Atzo, euskarazko kazetaritza esparrua definitzen eta sektore horren orain arteko ibilbidea gainbegiratzen aritu ziren Kongresuan parte hartzen ari diren 200 lagunak. Lan hori goizean hartu zuten: arratsaldean kanpoko komunikazio esparruen ereduak nolakoak diren jakiteko aukera izan zuten. Besteak beste, euskarazko kazetaritza sektorearen errealitatea argitu nahi duen txostena aurkeztu zuen Santi Urrutia Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakasleak. Hala, egun euskaraz jarduten duten 162 hedabide eta 700 kazetari inguru daudela azaldu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu