Zabaleta: "Zapaterok argitu beharra du Nafarroan gobernu aurrerakoia nahi duen"

2007ko apirilaren 27a
14:29
Entzun
Iruñean izango da igande honetan Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidentea, eta gaur Patxi Zabaleta Nafarroa Bai koalizioaren lehendakarigaiak mezua zuzendu dio: "Zapaterok argitu beharra du Nafarroan gobernu aurrerakoia nahi duen edo UPNren makulua izan nahi duen. Benetako galderari erantzun behar dio, hori delako Nafarroako hauteskunde hauetan mahai gainean dagoen galdera".

Maiatzaren 27an izango dira bozak eta, Zabaletaren arabera, "hurrego egunean bi alternatiba baizik ez dira egongo: aurrerabidea edo jarraipena".

UPNren gobernu "eskuindarrak nahi duen gauza bakarra, boterean segitzea da", eta Nafarroa Baik herrialdeko gobernuan ez ezik, Iruñeko eta beste udaletxeetan ere "aldaketa" nahi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.