Zapatero: "Gizartea ez da makurtuko terrorismoaren aurrean"

2008ko irailaren 22a
12:11
Entzun 00:00:00 00:00:00
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak Santoñako atentatua salatu du eta ETAk "sekula" lorpenik ez duela izango adierazi du. "ETAk berriz ere mina eragin du, ankerkeriaz, baina gizartea ez da makurtuko terrorismoaren aurrean. Izan ere, gizarteak askatasunean bizitzeko erabakia hartua du, zuzenbide estatuko arauak betez".

Ekintza egin dutenak "azkar atxilotzeko bitarteko guztiak" jarriko dituztela jakinarazi du Zapaterok. "Terroristek ez dute kartzela ez den beste etorkizunik".

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA