Zapatero-Sarkozy bilera gaur, ETAk su-etena eman zuenetik aurrena

2011ko urtarrilaren 21a
11:12
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak eta Nicolas Sarkozy Frantziakoak bilera egingo dute gaur, Parisen, eta hori izango da, hain justu, ETAk urtarrilaren 10ean su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria jakinarazi zutenetik egin duten aurreneko batzarra. Goizean Ministroen Kontseiluaren bileraren ondoren abiatuko da Zapatero Parisera.

Espainiako Gobernuko iturriek zabaldu dute bi presidenteek krisi ekonomikoa izango dutela hizpide, batik bat. Politika energetikoa, berrikuntza eta euroaren egoeraz ere mintzatuko dira, iturri haren arabera, eta Efe berri agentziak dio litekeena dela ETAren agiriaren ondoren Euskal Herrian sortu den egoeraz ere hitz egitea Zapaterok eta Sarkozyk.

"Erantzukizun historikoarekin jokatzeko garaia da. ETAk, Espainia eta Frantziako agintariei dei egiten die,

errepresio neurri oro indargabetu eta Euskal Herriarekiko ukazioa behin betiko albora dezaten", zioen euskal erakunde armatuak urtarrilaren 10ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.