Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak gaur berriro adierazi du jai daukala "Ibarretxe lehendakariaren galdeketaren plan subiranistak eta alderdikoiak, egitasmoak ez dielako Euskadiko beharrei erantzuten". Zapateroren arabera, "Euskadik elkarbizitza" behar du.
T5 Espainiako katean egin ditu adierazpenok Espainiako gobernuburuak, eta bera ere mintzatu da bere alderdiaren -PSOEren- hauteskunde asmoez, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia Eusko Legebiltzarrerako "lehendakarigai bikaina" dela esan baitu. "Euskadik aldaketa lasaia" behar duela uste du Zapaterok.
Espainiako presidenteak nabarmendu du "ahalegin dena" egingo duela "bakea lortzen eta indarkeria amaitzen", eta gizartea ETAren aurkako borrokan "egunetik egunera indartsuagoa" dela iritzi dio.
Zapaterok dio galdeketak ez diela "Euskadiko beharrei" erantzuten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu