Zapaterorekin bildu aurretik Gasteizko Legebiltzarra osatzen duten alderdiekin bilduko dela iragarri du Ibarretxek

2005eko urtarrilaren 7a
12:50
Entzun 00:00:0000:00:00
Hilaren 13an Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin bildu aurretik Gasteizko Legebiltzarra osatzen duten alderdien bozeramaileekin bilduko dela iragarri du Juan Jose Ibarretxek. Bilera horien helburua "iragan abenduaren 30ean hasitako prozesu politiko berria nola bideratu" aztertzea izango da. PPko bozeramailea ezik, gainontzeko bozeramaileek Ibarretxerekin biltzeko asmoa agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.